egoitza

bizkaia aretoa

Bizkaia Aretoa Álvaro Siza portugaldar arkitektoaren lana da eta Bilboko zonalde adierazgarrienetako batean kokatzen da. “L” formadun eraikuntza da, Bilboko itsasadar eta Guggenheim Museoaren ondoan, Abandoibarra etorbidearen erdigunean, Pedro Arrupe eta Deustuko zubien artean. Guztira 9000 metro karratu ditu, sei solairutan banatuta, eta edukiera ezberdinetako gelekin. Gainera, eraikinaren lehenengo solairuan lorez hornitutako ia 400 m2ko terraza dago, ikuspegi ederrekin. Eraikinaren azpiko solairuan aparkalekua eta zenbait biltegi daude.

Gaur egun orotariko jardunaldi sozialak, kulturalak, akademikoak eta zientifikoak burutzen dira eraikin horretan, batez ere UPV/EHUk antolatuta. Horrek ahalbidetu du Bizkaia Aretoa jardunaldien antolaketarako Bilboko erreferentziazko egoitzetako bat bilakatzea. p>

Informazio gehiago eskuratu daiteke Euskal Herriko Unibertsitateko webgunean: https://www.ehu.eus/es/web/bizkaia-aretoa/eraikina