Hizlari nagusiak

Michael Heinrich

(Heidelberg, 1957)

Doktore gradua eskuratu zuen 1993 urtean Freie Universität Berlineko Politika Zientzietako Sailean. Lan nabarmena egin du Marx-Engels-Gesamtausgabe (MEGA) bilduma aurrera eramateko. 2014 urtera arte PROKLA-Zeitschrift für kritische Sozialwissenschaft aldizkariko arduraduna izan da. Bere ikerketa-jarduera Marxen obran eta teoria ekonomikoaren historiaren gainean egin du. 2005 urtea geroztik Hochschule für Technik und Wirtschaft Berlineko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da. Escolar y Mayo argitaletxean bi liburu argitaratu ditu gazteleraz: Crítica de la economía política. Una introducción a El Capital de Marx (2009) eta ¿Cómo leer El Capital de Marx? Indicaciones de lectura y comentario del comienzo de El Capital (2016).

Gareth Stedman Jones

(1942)

britainiar historialaria da. 1997tik pentsamendu sozialaren historiako irakaslea eta Cambridgeko King’s Collegen dagoen Center for History and Economicseko zuzendaria da. 1964-1981 urte bitartean New Left Review aldizkariko edizio-kontseiluko kidea izan zen. History Workshop Journaleko sortzaileetako bat izan zen. 1983an Languages of Class argitaratu zuen, lehenengo industria iraultzako eta XIX. mendeko mugimendu “cartistako” langile ingelesen kultura politikoaren inguruko ikerketa-lan aitzindaria dena. Liberalismo garaiko ekonomia politiko eta politika zientzietako korronteetan aditua da; Manifiesto Comunista (Madril, Turner, 2005) idatzi arte Marxek eta Engelsek izandako formazio intelektualaren inguruko erreferentziazko idazlan baten egilea da. Orain dela gutxi Karl Marx: Greatness and Illusion (Cambridge (Mas:9, Harvard University Press, 2016) liburua kaleratu du

Roswitha Scholz

(1959)

“Lanaren kontrako manifestua” argitaratu zuen KRISI taldeko kidea izan da. 2004tik aurrera Robert Kurz eta Anselm Japperekin batera EXIT aldizkaria argitaratzen du. Azken bi hamarkadetan feminista honek patriarkatuaren eta kapitalismoaren arteko harremanaren inguruko teoria garatu du zenbait pentsamendu korronterekin eztabaidan ibiliz, besteak beste, marxismo obreristarekin, feminismo marxistarekin edo queer teoriarekin. Scholzek sistema kapitalistaren indarra ulertzeko marko zabal bat proposatzen du, kapitalismoaren forma modernoak zein posmodernoak genero harreman patriarkalarekin loturak ezarriz.

Constantino Bértolo

(1946)

Filologia hispanikoan lizentziatua da Universidad Complutense de Madriden. 1970 eta 1990 urte bitartean kritika literarioan jardun zen zenbait prentsa hedabideetan, besteak beste, El Urogallo eta El Paisen. 1990etik aurrera funtzio exekutiboak bete izan ditu argitaratze- munduan. Debate argitaletxeko zuzendaria izan zen 1994 eta 2003 urte bitartean, eta Escuela de Letras de Madrideko fundatzaileetako bat izan da, non Ikasketa Zuzendari bezala jardun zuen 1995ra arte. Bere azken etapan Caballo de Troya argitaletxeko Zuzendari Literarioa izan da. Gaur egun jubilatua dago. Argitaratutako lanen artean, honako hauek aipatu ditzakegu: La cena de los notables. Sobre lectura y crítica (Editorial Periférica, 2008); Lenin, el revolucionario que no sabía demasiado (Los Libros de la Catarata, 2012); Karl Marx contra los nacionalismos (Cataráta, 2017), eta Llamando a las puertas de la revolución (Penguin Clásicos, 2017).

Miren Etxezarreta

(1936)

London School of Economicsen (1970) eta Universitat Autònoma de Barcelonan doktorea da. Ekonomiako irakaslea izan da Bilboko Unibertsitatean(1970-1972) eta Universitat Autònoma de Barcelonan (1975-2006), non, jubilatu eta gero, Ekonomia Aplikatuko Katedratika emeritu bezala dagoen orain. Bere intereseko gaiak Nekazal Ekonomia, Ekonomia Garapena eta Politika Ekonomia dira. Bere lan esanguratsuenen artean, honako hauek aipatu ditzakegu: El Casería Vasco (1976), El desarrollo rural integrado (1988); La agricultura española en la era de la globalización (2006), La reestructuración del capìtalismo en España (1991), Para qué sirve realmente la Economía (2016). Horrez gain, espainiar ekonomiari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu. Bere ardura nagusietako bat Ekonomiaren –disziplina legez ulertuta – eta Espainiar Estatuko zein Europar Batasuna ekonomiaren kritikaren garapena bultzatzea da. Hori dela eta, Ekonomia Kritikoko TAIFA Mintegian parte hartzen du.

Rolando Astarita

(1951)

Ekonomialari argentinarra da. Gaur egun Universidad Nacional de Quilmesen eta Universidad de Buenos Airesen klaseak ematen ditu. Marxen teoriari lotutako gaiak landu ditu, eta batez ere kapitalaren internazionalizazioaren azalpena egin du, bere "Valor, mercado mundial y globalización" liburuan, lan-balioaren logikatik abiatuz. 1993 eta 2003 urteen artean, artikulu ugari idatzi ditu Debate Marxista aldizkarian, marxismoaren ikuspegi globalaren eta bereziki politika sozialistaren birformulaziorako aldizkaria dena. Realidad Económican ere argitaratu izan du askotan. Gainera, Instituto Argentino para el Desarrollo Económicorako dialektikaren eta Hegelen irakurketen inguruko Mintegiak eman izan ditu. Aipatu beharra dago Astaritak ez duela gradu titulurik (ez postgradu, ezta doktoretza titulurik). Buenos Aireseko Eskola Nazionaletik 18 urterekin irten zen, eta ordutik bere formazioa osoki autodidakta izan da.

Rosa Cobo

(1956)

Idazle eta teorizatzaile feminista da, genero soziologiako irakasle titularra eta Centro de Estudos de Xénero e Feministaseko zuzendaria Universidade da Coruñan. Politika zientziak eta soziologian lizentziatua, 1992an “Democracia y Patriarcado en Jean Jacques Rousseau” doktorego-tesia defendatu zuen. Seminario Interdisciplinar de Estudios Feministasen fundatzailea eta lehen zuzendaria izan zen 2000 eta 2003 urte bitartean. Genero eta berdintasun politiken inguruko masterreko zuzendaria ere izan da 2005etik 2008ra. Bere ikerketa-ildo nagusiak teoria feminista eta genero soziologia dira. 2006an Ministerio de Educación y Cienciako Secretaría General de Política Científica y Tecnológicako Unidad de Mujeres y Ciencia (UMYC) aholkularitza taldeko kidea izan da, eta 2008 urtean Ministerio de Igualdadeko aholkularia. Instituto de la Mujerek finantzatutako prostituzio eta politika publikoen inguruko ikerketa-proiektua zuzendu zuen. Gaur egun teoria feministaren historiaren inguruko kurtsoa eta garapen berdintasun eta ekitate masterra zuzentzen ditu, Universidade de Coruña eta Universitat de Vicen. Bere argitalpen berriena La prostitución en el corazón del capitalismo (2017) liburua da.

Bob Jessop

(1946)

Britainiar akademiko eta idazlea da. Estatuaren Teoria eta Ekonomia Politikoa sakonki lantzen ditu. Gaur egun Lancaster Universityko irakaslea da. Estatuaren teoriari egiten dion ekarpen nagusia Estatua entitatetzat ez jotzean datza, baizik eta eragin estrategiko bereizgarriak dituen harreman sozial modura. Ikuspegi honi “ikuspegi estrategiko-erlazionala” deritzo, eta Marxen kapitalaren kontzeptuaren hedapen eta garapen bezala jo daiteke. Hau da, Marxek “kapitala” “gauza” bezala baino, “harreman sozial” bezala hartzen bazuen, Estatua bera ere harreman sozial bezala hartuz, Antonio Gramsci eta Nicos Poulantzasen ikuspegiak barnebilduz. Bere lan ospetsuenen artean hauek ditugu aipagai: The Capitalist State: Marxist Theories and Methods (Oxford, Blackwell 1982); Nicos Poulantzas: Marxist Theory and Political Strategy (London, Macmillan 1985); State Power: A Strategic-Relational Approach, Cambridge: Polity 2007) eta The State. Past, Present, Future (Cambridge, Polity, 2016)

Xabier Arrizabalo​

(1966)

Ekonomian doktorea (UCM, 1993), Ekonomian (UCM, 1989) eta Soziologian (UCM, 1992) lizentziatua da. Planifikazio, Garapen eta Politika Publikoetan (CEPA-ILPES, 1990) eskolak eman izan ditu. Orain Universidad Complutense de Madrideko irakaslea da, eta Estudios de Economía Política: Capitalismo y Desarrrollo Desigual taldeko zuzendari legez jarduten du. Bestalde, 2010etik UCMko Análisis crítico del capitalismo (El método marxista y su aplicación al estudio de la economía mundial actual) Formakuntza Jarraituko Diplomako zuzendaria da. Bere argitalpen aipagarrien artean, honako hauek aurki ditzakegu: Capitalismo y economía mundial (2014); Enseñanzas de la Revolución rusa. Interpretación marxista de la experiencia soviética a través de sus textos (prentsan); Crisis y ajuste en la economía mundial (1997); Milagro o quimera: la economía chilena durante la dictadura (1995). Louis Gillen Fundamentos y límites del capitalismo itzuli eta editatu egin du (2002). Azkenik, irakasle bisitaria izan da Europa eta Latinoamerikako zenbait unibertsitatetan.

Clara Navarro

(1989)

Filosofian lizentziatua da Universidad Complutense de Madriden, non momentu honetan doktoretza tesia burutzen ari den, Pablo López Álvarezen zuzendaritzapean. Bere intereseko ikerketak balioaren banaketaren kritikan zentratzen dira [Wertabspaltungskritik], Robert Kurzen arreta berezia jarriz, eta kapitalismoa ikuspegi intersekzional batetik praxi sozial aztertzeko aukeretan zentratuz.

Jordi Maiso

(1981)

Filosofian doktorea da Universidad de Salamancan (Doktoregotza sari berezia 2009-2010), non doktore-aurreko bekaduna eta prestakuntzan aritutako ikerlaria izan den. Doktore-ondoko ikerketa egonaldiak egin ditu Alemaniako zenbait unibertsitatetan eta DAADeko bekaduna izan da. Bere ikerketa-ildo nagusiak honakoak dira: Teoria Kritikoa, Auschwitz ondoko filosofia, kapitalismo aurreratuko sozializazio formak eta biologia sintetikoko erronka etiko-politikoak. Elementos para la reapropiación de la Teoría Crítica de Theodor W. Adorno (2010) liburuaren eta artikulu ugariren autorea da. Bestalde Constelaciones aldizkariaren argitaratze-kontseiluko kidea eta Sociedad de Estudios de Teoria Críticako kidea da.

Isabel Benítez

(1981)

Soziologian lizentziatua da Universitat Autònoma de Barcelonan. Coordinadora Obrera Sindicaleko militantea eta La Directako erredakzio kontseiluko kidea da. Espainiar estatuko grebarik luzeena izan den Panricoko grebaren inguruko liburu baten egileetako bat da, eta feminismo eta klase auziaren inguruko artikulu ugari idatzi izan ditu. Gai horren inguruan hitzaldi ugari ere eman izan ditu.

Dario Azzellini

(1967)

Politika Zientzietan eta Soziologian doktorea da. Eraldaketa soziala, herri mugimenduak, tokiko eta laneko demokrazia eta autogestioa bezalako gaiak lantzen ditu. Bere argitalpenen artean hauek aurki ditzakegu: Communes and Workers’ Control in Venezuela: Building 21st Century Socialism from Below (2017); The Class Strikes Back. Self-Organized Workers’ Struggles in the Twenty-First Century (2018, Michael G. Kraftekin batera) eta An Alternative Labour History: Worker Control and Workplace Democracy (2015).

Beltza Emilio López Adán "Beltza"

(Vitoria-Gasteiz, 1946)

Medikua eta idazlea da. Gatazka taldean parte hartu zuen, eta baita E.T.A.n ere, 1974an Langile Frontearen zatiketa eman arte. Erakundearen V. Asanbladaren teorikotzat jo izan den arren, ezin izan zuen bertan parte hartu. Aurrerantzean erbestean bizi behar izan zuen, lehenengo Bruselan eta gero Iparraldean, hain zuzen ere, gaur egun bizilekua duena. Literatoa, euskal nazionalismoaren historialaria eta Euskal Herriko askapen mugimenduari lotutako historiografia zabal baten idazlea. Bere idazlan nagusian artean honako hauek daude: El nacionalismo Vasco y Clases Sociales (1976, Donostia) (Donostia eta Durangoko liburu azokan saria jaso zuena); El nacionalismo vasco en el exilio (1936-1960)(Donostia, 1977); ETAren estrategia armatuaren historiaz (Maiatz elkartea, 2012).

Emilio Santiago

(1984)

Gizarte Antropologian Doktorea da. Ikerlari eta irakaslea izan da Universidad Autónoma de Madrideko Antropología Social y Pensamiento Filosófico Español sailean. Bere ikerketa-ildoa iraunkortasuneranzko trantsiziozko prozesu sozialetan zentratzen da. Grupo de Investigación Transdisciplinar sobre Transiciones Socioecológicas taldeko eta Última Llamada manifestuaren talde motorreko kidea da. Gaur egun Bartzelonako Programa de Estudios Independientes del MACBAko klaustroan hartzen du parte. Bere argitalpen zientifikoen artean honako liburuak daude: No es una estafa, es una crisis (de civilización) (Enclave, 2015); Rutas sin mapa; Horizontes de transición ecosocial (premio de ensayo Catarata 2015) eta Sentir Madrid como si fuera un todo; Geografía poética y etnográfica reencantada de una ciudad (La Torre Magnética, 2016).

Ángeles Maestro Martín

(1952)

Nines Maestro goitizenez ezagunagoa, politikari espainiarra da. 1974 urtea geroztik Espainiako Alderdi Komunistako (Partido Comunista de España ,PCE) militantea da. 1979an Toledoko Talavera de la Reina herriko zinegotzi bezala hautatua izan zen, Franco hil ondoren osatutako lehen udal mailako gobernuan osasun arloko delegatua izanik. 1989an Izquierda Unida (IU) alderdiko kongresurako diputatua izan zen, 1993an eta 1996an bere hautagaitza berristu zuelarik. Alderdi horren sortzaileetako bat izateaz gain, hastapenetatik Kontseilu Politiko Federaleko kidea eta Exekutiba-presidentziako kidea izan da. Gainera, Corriente Roja proiektuaren oinarriak berreskuratzea helburu duen Red Roja elkartearen erreferentzia nagusienetarikoa da.

Jaime Pastor

(1946)

UNEDeko Politika Zientzietako irakaslea irakasle titularra eta Viento Sur aldizkariko editorea da. Bere militantzia Frente de Liberación Popular erakundean hasi zuen, frankismo garaian. Hori dela eta, Frantziara erbestera joan behar izan zuen. Espainiara 1973an itzuli zen. Ordutik zenbait erakundeen eraketan parte hartu izan du: Liga Comunista Revolucionarian 1971an, Izquierda Alternativan 1991an, Espacio Alternativon - Izquierda Unidan integratzen dena - 1995an eta Izquierda Anticapitalistan 2008an, IU uzterakoan. Podemosen bultzatzaileetako bat izan zen. Katalandar nazio auziaren inguruko liburu bat argitaratu du, Cataluña quiere decidir. ¿Se rompe España? (Icaria, 2014), zeinetan erabakitzeko eskubidearen defentsa egiten duen.

Cesar Ruiz

(1972)

Madrilgo Universidad Complutenseko irakaslea da. Filosofia Garaikidean, Filosofia Sozialean eta Filosofia Politikoan espezializatuta izanik, unibertsitate horretako hainbat ikerketa-taldeko kide da, Res Publica. Revista de Historia de las Ideas Políticas aldizkariaren erredakzio-idazkaria ere badelarik. Itzultzaile bezala duen esperientzia nabarmentzekoa da (beste egile batzueknn batera "filosofoentzako alemanari" buruzko bi liburu egin ditu), pentsamendu filosofikoaren klasiko batzuk ere editatu dituelarik, esaterako G. W: F., Hegelen Introducción a la historia de la filosofía, K. Polanyiren La esencia del fascismo eta J. S. Millen Sobre la libertad. Marxismoari, dialektikari, fetixismori eta Marxen krisiaren teoriari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu.