KONTAKTUA ETA IZEN-EMATEA

Izen ematea inscrip@epk2018bilbao.com helbide elektronikoaren bidez egingo da.


Kongresura etorri izana frogatu nahi baduzu, egiaztagiria jasotzeko aukera izango duzu. Horretarako hiru aukera izango dituzu, hauetako bat aukeratu eta dagokiona ordaindu beharko duzularik.


Hiru aukeretako edozein aukeratzen duzularik, Kongresuaren antolakuntzak sinatutako eta jaulkitako ziurtagiri ofizial bat igorriko dizugu.

  • Gutxieneko Kuota (langabetuak, ikasleak eta abar): 10 Euro
  • Parte-hartze Arruntaren Kuota: 30 Euros
  • Kongresuarentzako Babes-Kuota: 50 Euros

Interesatutako pertsonek gure helbide elektronikora bidalitako mezuan bi gauza jarri beharko dituzte: 1) Izen-abizenak; eta 2) aukeratutako kuota-aukera. Adibidez: Laura Zabala Martinez, Gutxieneko Kuota.

Banketxeko korrontean sartutako dirua hautatutako aukeran ezarritako kopuruarekin bat etorri beharko da (ordaintzaileak transferentziaren arrazoian izen-abizenak eta kuota-mota zehaztu beharko du).

Kontu-korrontearen zenbakia: ES19-2095-0292-92-3239088081

Izena emateko epearen muga: Otsailaren 26a.

Kongresuaren lehen egunean inskribatzea posible bada ere, komenigarria da izen-ematea aurretik egitea. Izan ere, kongresuko antolatzaileok ezin dugu bermatu beranduago inskribatzen direnen parte-hartzea.